Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

Hend garaile European Legends Cupean

10 de Septiembre 2025

SCOTT HEND-EK IRABAZI DU EUROPEAN LEGENDS CUP BY JOSÉ MARÍA OLAZÁBAL ETA SENDOTU DU LEGENDS TOUR-eko 1. POSTUA

Donostia / San Sebastián, 2025eko irailaren 7a, igandea – Australiarra den Scott Hend izan da protagonista Real Nuevo Club de Golf de San Sebastián-en jokatutako final ikusgarrian, European Legends Cup by José María Olazábal-en garailea izan baita, 16 kolpeko emaitza par azpitik lortuz eta garaipen honekin Legends Tour-eko lidergoa sendotuz.

Azken jardunaldia emozioz hasi zen, baina irabazleak, Scott Hend-ek, segurtasun ikaragarriarekin egin zuen lehen tee-ra irteera: “oso argi neukan guztia ematera nindoala, eta gainerakoek golf ikusgarria jokatu beharko zutela ni harrapatzeko”. Hala ere, brasildarra den Adilson da Silva, gaur arte txapelaren defendatzailea, eta Stephen Gallacher, Junior Ryder Cup-eko kapitaina, azken unera arte borrokatu ziren australiarra lehenengo txulotik aurrera jarri zen abantaila murrizteko, baina ezinezkoa izan zen. Golf bikaina jokatu arren, Da Silvak 66 kolpe (-14) eta Gallacherek 67 (-12) egin zituzten, eta bigarren eta hirugarren postuetan konformatu behar izan zuten hurrenez hurren, txapelketaren protagonista nagusia etxeko anfitrioia izan baitzen: José María Olazábal.

Hend-ek garaipena lortu du 70, 63 eta 67 kolpeko txartelekin, guztira 16 par azpiko emaitzarekin. Denboraldiko bigarren garaipena da hau, bere bigarren urtea Senior jokalari moduan: “Bagenekien gaur -4 egiten banuen oso zaila izango zela gainerako jokalarientzat ni harrapatzea. Putts onak sartzea behar nuen, eta meritua nire caddie-ri ematen diot, lan bikaina egin duelako. Fantastikoa izan da horrela amaitzea, birdieekin 15., 16. eta 17. txuloetan. Irabaztea beti da zoragarria eta oso zaila, baina nire golf onena jokatu dut egun hauetan. Nire helburua Champions Tourrean aritzea da datorren urtean, gero eta zailagoa da eta uste dut aurten lortu dezakedala horrela jokatzen jarraituz gero”.

Protagonismo handia izan du baita ere anfitrioiak, José María Olazábalek, bere txapelketa akatsik gabe amaitu baitu: 4 birdie eta 5 par azpirekin amaituz, 15. postu oso meritu handikoan: “Pentsatzea ezin izango nuela jokatu, emaitza ona da. Erabakia azken unera arte atzeratu nuen, ostiralean bolak jo nituen eta nahiz eta min egin, ez zen aurreko egunean bezala, Pro Am-etik erretiratu behar izan bainuen. Anfitrioia izateagatik jokatzea erabaki nuen. Ahalegina egin nuen eta txapelketa amaitu dut. Bigarren eguna ona izan zen, gaurkoa ere bai, akatsik gabeko itzuli ona. Zintzoa izateko esan behar dut ez dela polita izan, baina gogor borrokatu dut eta itzuli ona egin dut. Putts gutxi izan dira, ez nuelako ondo jokatu, green asko huts egin ditut eta bukaeran bogeyrik gabe libratu dut. Lehenengo txuloetan ia putt bana izan dut lehenengo 5 txuloetan, beste bat 7.an eta beste bat 9.an. 10.ean bat ere ez, oso putt gutxi.

Pozik nagoen gauzarik handiena da halako mailako txapelketa bat Gipuzkoara, Basozabala kasu honetan, ekarri izana. Jende askoren ahalegin handia dago atzean, eta jendeak sorpresa atsegina hartu du bai zelaiaren bai antolakuntzaren inguruan. Horregatik nago benetan pozik”.

Bigarren edizioko garaileari, Scott Hend-i, saria eman diote anfitrioiak, José María Olazábalek, eta harekin batera Goizane Álvarez Gipuzkoako Foru Diputatuak (Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirolak), Donostiako Udaleko kirol eta bizimodu osasungarriko zinegotziak Iñaki Gabarain, Legends Tour-eko zuzendari nagusiak Mark Aspland, Real Nuevo Club de Golf de San Sebastián Basozabal-eko presidenteak Iñigo Manso, Euskadiko Golf Federazioko presidenteak Javier Sainz eta JGolf-eko zuzendari nagusiak Javier Gervás-ek.

European Legends Cup by José María Olazábal, Real Nuevo Club de San Sebastián Basozabal-en jokatu dena, hurrengoen babesarekin egin da: Legends Tour, European Tour Group eta Staysure, Basquetour (Euskal Turismo Agentzia), Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Euskadiko Golf Federazioa, baita Cuatrecasas, Reale/Galpe, Viñas Familia Gil, Maximiliano Jabugo, Joyería Olazábal, Cadena Cope Gipuzkoa, Mahou-Solán, TOA Shoes eta Titleist ere, JGolf-en antolakuntzapean.